miércoles, 2 de abril de 2014

Autismoaren Nazioarteko Eguna

Dakizuen bezala, Apirilak 2a Autismoaren Nazioarteko Eguna da. Egun hori ospatzeko, hurrengo Apirilaren 6ean (igandea) AUTISMOAREN ALDEKO IBILALDI SOLIDARIOA antolatuko du Gautenak, lehenengo aldiz: “URDINDUZ”. 

Paseoa 11:30etan hasiko da, Donostiako Haizearen Orrazian. Ibilbidea oinezkoentzat izango da, Ondarreta eta Kontxako pasealekuetatik, Bulebarreko Kioskoraino. 

Bai irteeran eta baita helmugan ere, kamiseta URDINAK salduko dira (autismoaren kolore ofiziala), ibilaldiari kolorea emateko. Bulebarrera iristean, autismoaren aldeko idatzi bat irakurriko da. Eta, jai giroa sortzeko, musika, pintxoak eta sagardoa ere eskeiniko dira. 

Ibilaldi honetan ahal den jende gehienak parte hartzea nahi dugu!!...autismoa duten pertsonak, hauen familiak, lagunak, eta…gizartea, orokorrean. Horretarako, mezu hau zure ingurukoei berbidaltzea eskatuko genizuke.


No hay comentarios:

Publicar un comentario